Volskwagen Golf bateko gidariak jasan zituen zauri larrienak, Peugeot 206 bateko gidaria eta laguntzailea ere ospitalera eraman zituzten, eta hirugarren autoa Jeep Cheeroke bat izan zen. Hirurek egin zuten talka 18:45ean.
Zaurituak hiru oñatiar gazte dira, hirurak ere Arrasateko Eskualde Ospitalera eraman zituzten. Bat oso larri, 25 urteko gizonezko bat, M.A.H.D inizialduna. Beste biak, 27 urteko gizonezko bat J.P.I inizialduna eta 22 urteko emakumezko bat, N.C.A, zauri arinagoekin eraman zituzten.
Ertzaintzak errepidea itxi behar izan zuen une batez, eta auto ilara luzeak sortu ziren Oñati eta San Prudentzio artean.