Urtarrilean hasiko dira San Migel errota zaharberritzeko lanak

Amagoia Lasagabaster 2004ko urt. 9a, 19:26
Errota Oñatiko San Juan kalean dago, Turismo Bulegoaren ondo ondoan. Behin zaharberritze lanak bukatu eta martxan jarritakoan, gune biek informazioa eta interpretazioa zentroa osatuko dute.contributors:

San Migel errota zaharberritzeko proiektuaren lehenengo urratsak 1997an eman zituzten. Orduan hasi ziren hainbat historiagile eta aditu errotaren nondik norakoak aztertzen. Ordutik, denbora asko pasatu da, baina, errota martxan jartzeko ideia ez dute atzean utzi.

Proiektua burutzeko talde ederra ibili da buru belarri lanean. Jatorrian, errota nolakoa zen jakiteko, dokumentazio txostena egin dute Juan Madariagak eta Jose Antonio Azpiazuk. Zaharberritze lana, berriz, horrelako kontuetan eskarmentu handia duen Jesus Etxezarretak egingo du.

San Migel errota Oñatiko kondearen omen zen eta Erdi Aroan egin zuten. Azpitik pasatzen zitzaion uraren indarrarekin mugitzen zen. Zaharberritu osteko errotak ez du horrenbesteko historia izango. Hala ere, ordukoaren antza izan dezan, detaile guztiak zainduko dituzte. Harriak esaterako, Bergarako errota zahar batetik ekarritakoak izango dira.

Turismo eta Garapenerako agentziak 72 mila euro inbertituko ditu lanak egiten, eta dena aurreikusi moduan joanez gero, 2005ean egingo dute errotaren inaugurazioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak