Aratusteetan Oñatz-ekin dantza egiteko aukera izango dute herritarrek

Leire Kortabarria 2004ko urt. 8a, 11:45
Aratusteetan oñatiar guztiek euskal dantza bat egiteko aukera izango dute, Oñatz dantza taldearen eskutik. Horretarako, entseguak antolatu dituzte.

Iparraldeko Jauziak dantza aukeratu du aurten Oñatz taldeak Aratusteetan oñatiar guztiek elkarrekin dantza egin ahal dezaten. Entseguak urtarrilaren 10ean hasiko dira, zapatua. Oñatz taldeak Errekalden duen egoitzan izango dira, zapaturo, 12:00etan, eta martitzenero, 20:00etan. Bat egin gura duenak bertara joan besterik ez du. Dantza emanaldia bera otsailaren 21ean izango da.

Ikasten erraza

Oñatz taldeko Jesus Irizar arduradunak azaldu duenez, dantza ikasteko erraza da; oinarrizko urratsak azkar ikas daitezke. Oñatz taldeak urtero antolatzen du herritarrei zabaldutako Aratuste dantza saio bat.

Ustaritzen egiten dute Jauziak dantza. Jatorriz, koreografia oso batekin egiten dute, eta antzezpena egiten dute lehenengo; bospasei musikarik ere esku hartzen dute, eta makil jokoak egiten dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak