Herriko kirolari onenak sarituko dituzte

Gaur, egubakoitza, sarituko dituzte herriko kirolaririk eta kirol talderik onenak, 2003. urtean zehar egindako

Urte amaieran ohi bezala, urtean zehar nabarmendu diren herriko kirolari eta kirol taldeak sarituko ditu Oñatiko Udalak, gaur arratsaldean udaletxean egingo duten ekitaldian.

Hiru mailatan antolatzen dute sariketa hau: banakako kiroletan dihardutenak, kirol taldeak eta kirol taldeetako zuzendaritzan jardundakoak saritzen dituzte.

Banakako kiroletan, hiru sari

Banakako kirolariei dagokienez, hiru hauek jasoko dute saria: Iñaki Guridi igerilariak, Aitor Otxoa eskiatzaileak eta Asier Urdanpileta korrikalariak.

Iñaki Guridi igerilaria Gipuzkoako txapelduna izan da, eta Euskadiko txapelketan laugarren geratu zen.

Aitor Otxoa mendiko eskiatzailea, berriz, Gipuzkoako azpitxapelduna izan zen eta Euskadiko txapelketa irabazi zuen.

Asier Urdanpiletak, azkenik, Mendi Maratoiko Munduko Kopan parte hartu aurten Asierrek, eta seigarren geratu da.

Futboleko gazteen taldea, onena

Talde mailako saria, berriz, Aloña Mendiko gazte mailako futbol taldeak jasoko du. Izan ere, mailaz igotzea lortu du talde honek: Gipuzkoako Ohorezko Mailatik Euskal Ligara pasatu dira.

Gerardo Eskartza kirol teknikariarekin batera, honako kazetariok egon dira epaimahaian: GOITBko Julen Iriondo, DVko Marian González, Kontzejupetik-eko Iñigo Arregi eta Oñati Irratiko Mireia Bikuña.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.