Imaz nagusitu da

Oihana Elorza Gorostiza 2003ko abenduaren 19a

Josu Jon Imaz nagusitu da Oñatin. Lehenengo itzulian ere horrelaxe gertatu zen.

Oñatiko batzokian ere Imaz eta Egibarren artean aukeratu zuten atzo EAJko afiliatuek. Lehenengo itzulian gertatu bezala, Josu Jon Imazek lortu ditu botu gehienak.

Oro har, Gipuzkoa eta Araban Joseba Egibarren alde bozkatu dute afiliatuek baina gainontzeko herrialdetan Imaz aukeratu dute. 200 batzoki baino gehiagotan egin ziren atzo bozketak.

Josu Jon Imaz izango da beraz, Xabier Arzalluzen ordezkoa. Urtarrilaren 18an hartuko du EBBko presidente kargua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak