"Zainddu maitte dozun hori" eguna, zapatuan

Izen hori jarri dio Egunkarixan Lagunak herri batzordeak Berriaren aldeko diru bilketa kanpainaren amaiera festari. Izan ere, Ruper Ordorikaren kontzertuarekin amaituko da festa, nahiz eta hau ez den ekintza bakarra izango. Kontzertuan bildutako dirua Berriarentzat eta Irunberriko Arangoiti ikastolarentzat izango da erdibana.

Amaitu du bere lana Euskaldunon Egunkaria itxi eta denbora gutxira sortutako Egunkarixan Lagunak herri batzordeak. Euskarazko egunkari berri bat egiteko dirua biltzea izan da batzordearen egiteko nagusia, ongi betetako egitekoa. Egunkariaren arduradunek helburu gisa jarritako kopuruaren bikoitza batu dute.

Hau ospatzeko, festa eguna antolatu dute zapatu honetarako, hilaren 20rako. Festa egunari amaiera jarriko dion Ruper Ordorikaren kontzertuan bildutako dirua Berria egunkariarentzat eta Irunberriko Arangoiti ikastolarentzat izango da erdibana. Hauxe da zapatuko egitaraua:

  • 11:00etan: Jerardo Elortzarekin Oñati gehixau ezauketan. Abiapuntua: Foruen enparantza. Oñatin barrena ibilaldia, herriaren historiaren gaineko azalpenak jasoaz.
  • 19:00etan: mahai-ingurua Gaztelekuan: Euskararen egoera gaur egun. Mahakideak: Jerardo Elortza, Olatz Osa, Ainhoa Galdos eta Elias Zumalde. Moderatzailea: Jose Luis Fernandez Maure.
  • 22:30etan: RUPER ORDORIKA, Zubikoa kiroldegian.

Sarrerak: Kultur Etxean, Turismo Bulegoan eta Laixan elkartean, eta Guria, Luis eta Otamendi tabernetan.

Prezioa: Aurrez: 8 euro. Egunean bertan: 10 euro.

Diru bilketa kanpaina, bikain

Zapatuko ekitaldiarekin amaituko da Egunkarixan Lagunak batzordearen diru bilketa kanpaina. Hauexek dituzue kanpainako datuak:

  • Akzioak: 76.900 euro (Helburua 36.600 euro biltzea zen).
  • Akzionistak: 277
  • Material-salmentak: 5.729 euro (kamisetak, txiskeroak...).
  • Sarrerak : 6.172.07 euro (enpresak, dendak, partikularrak, itsulapikoak...).
  • Harpidedun berriak: 100

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.