Euskal Herriko Itzulia Oñatin amaituko da 2005ean

Euskal Herriko Txirrindulari itzulia Oñatin amaituko da 2005 urtean. Azken etapako lehen sektorea herrian amaituko da, eta arratsaldean erlojupeko saioa izango da. Ibilbidea zehaztu gabe dago oraindik.

Goienak jakin ahal izan duenez Aloña Mendiren Txirrindularitza sailak eta Oñatiko Udalak egindako ahaleginek izan dute emaitza: 2005eko Euskal Herriko Itzulia Oñatin amaituko da.

Euskal Herriko Itzuliaren ohiko eskemari jarraituz, azken etapako lehen sektorea herrian amaituko da, eta arratsaldean erlojupekoa izango da Oñatin bertan. Dena dela, ibilbidea zehaztu gabe dago oraindik.

2004an Bergaran hasi

Oñatiren txanda iritxi aurretik, ordea, Debagoieneko beste herri batek ere izango du Euskal Herriko Itzuliaren etapa bat antolatzeko ardura. Izan ere, datorren urtean Bergaran hasiko da lasterketa. Lehenengo etapa herrian hasi eta amaituko da, eta bigarrena ere Bergaran bertan hasiko da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.