Zirko giroko txotxongiloak, erakusketan

Zirkoa eta txotxongiloak erakusketa ikusteko aukera dago kultura etxean, urtarrilaren 7ra bitartean.

Corrado Masacci italiar eraikitzaile eta bildumagileak egindako pieza ederrek osatzen dute erakusketa. Euskal Herrian aspalditik finkatutako txotxongilo egile honek dioskunez, zirkoa da, nire ustez, poz eta zorion hutsa, eta hori bisitariari hurbildu nahi izan diot erakusketa honen bidez. Zirko giroko txotxongiloak eta panpinak dira erakusketako protagonista, hortaz; bakoitza, zirko giroko apainketez eta dekoratu egokian aurkeztuta.

Erakusketa bisitatzeko aukera dago kultura etxean urtarrilaren 7ra bitartean, 18:30etik 20:30era, astegunetan, eta 12:00etatik 14:00etara, horrez gain, zapatu eta jai egunetan. Abenduaren 24an, 25ean eta 31n, eta urtarrilaren 1ean, itxita egongo da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.