Gazteleku zaharberrituaren lehenengo urtemuga ospatzeko, hainbat ekimen antolatu ditu Oñatiko Gazteak Kolektiboak. Astelehenean, abenduak 15, da lehenengoa. Hauxe da prestatutako egitaraua:
- Abenduaren 15etik 26ra, "Juxe" argazkilari donostiarraren erakusketa. Rock kontzertuetako argazkiak ateratzen ditu eta bere lanaren zati handi bat ekarriko du Oñatira. Gaztelekuko kuboan egongo da erakusketa 17:30etatik 20:30etara.
- Abenduak 26, ostirala. Umorezko zine gaua
- Abenduak 27, zapatua, kontzertua. SEX MUSEUM ( Madril ) eta BORROKAN ( EH ). 22:30etan hasiko da
- Abenduak 28, domeka, kontzertua. ANARI TA PETTI eta XABI STRUBELL. 22:30etan hasiko da.
- Abenduak 29, astelehena, kontzertua. KAÑERIA 13 taldea. 22:30etan hasita.
- Abenduak 31, eguaztena, sorpresa. Sorpresaz beteriko Gabonzahar-Urteberri Jaia. Gauerditik aurrera.