"Zainddu maitte duzun hori" eguna

Oihana Elorza Gorostiza 2003ko abe. 4a, 15:54
Herri ibilaldia, mahai ingurua eta Ruper Ordorikaren kontzertua antolatu da Berria eta Irunberriko ikastolaren alde. Abenduaren 20an.

Ruper Ordorikaren azken diskoko kantu baten izenburu berarekin antolatu da egun hau. Berria eta Irunberriko Arangoiti ikastolaren aldeko eguna izango da.

Ekitaldi asko

Abenduaren 20an, zapatua, egingo da egun berezi hau eta ekitaldi bat baino gehiago antolatu dira ordurako:

  • 11:00etan Foruen enparantzan: " Oñati gehixau ezauketan " herri ibilaldia( Jerardo Elortzarekin )
  • 19:00etan Gaztelekuan: Mahai ingurua. Gaia: euskararen egoera gaur egun. Partehartzaileak: Jose Luis Fernandez Maure ( moderatzailea ) eta Jerardo Elortza, Olatz Osa eta Elias Zumalde ( mahaikideak )
  • 22:30etan Zubiko pilotalekuan: Ruper Ordorikaren kontzertua

Sarrerak salgai

Asteburu honetan bertan jarriko dira salgai Ruper Ordorikaren kontzerturako sarrerak. Kultur Etxean, Turismo Bulegoan, Laixanen eta Guria, Luis eta Otamendi tabernetan. Aurrez 8 eurotan, eta 10€ egunean bertan.

Egunkarixaren lagunak, Laixan euskara elkartea, Kultura eta Gaztedia saila eta Oñatiko udala dira antolatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak