Aloña Mendi, Gipuzkoako kirol talde onena

Eneida Iturbe 2003ko abenduaren 4a

Aloña Mendi elkarteak Gipuzkoako kirol talde onenaren saria jasoko du abenduaren 22an. Foru Aldundiaren eskutik jasoko du.

Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero antolatzen duen Gipuzkoako Kirolari Omenaldiaren ekitaldian jasoko du Aloña Mendik talde onenaren saria, abenduaren 22an, astelehena, Donostiako Kursaal jauregian. Urte osoan nabarmendu diren zenbait kirolari ere omenduko dituzte.

Iñaki Ugarteburu Aldundiko kirol zuzendariak Aloña Mendi ibarrerako eredugarria izan dela esan du. Joxe Joan Gonzalez de Txabarri aldun nagusia, Fernando Tapia alduna eta Iñaki Ugarteburu bera izango dira omenaldian.

Hainbat ekintza

Aloña Mendik hainbat ekintza antolatu ditu datozen egunotarako; hain zuzen ere, Mendi sailak antolatu ditu. Batetik, eski irteerak; bestetik, Gorbeia aldera mendi irteera bat. Azken honetarako izenemate epea abenduaren 11ra arte egongo da zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak