Gerardo Markuletaren lan berria kalean

Oihana Elorza Gorostiza 2003ko aza. 21a, 11:24
" Batak ez du bestea kentzen " da Gerardo Markuletaren liburu berriaren izenburua. Poesia iburua da eta Alberdaniaren eskutik kaleratu du. Azaroaren 20an aurkeztu zuten.

Gerarko Markuletaren laugarren poema-liburua da. Azkena, duela 4 urte argitaratu zuen, eta oraingoa aurrekoak baino luzeagoa eta sendoagoa dela esan du idazleak berak.

Hiru atal ditu liburuak, hiru liburu txiki dira eta bakoitzean 18-19 poema daude. 50 guztira. Azala eta diseinua, Antton Olariagak egin ditu.

Gandiaga

" Poema batzuk Gandiagaren ukitua " dutela esan due Iñaxio Mujikak, Alberdania argitaletxekoak.

" Batek ez du bestea kentzen " poema-liburuak Joseba Jaka IV. Literatura beka jaso zuen, eta deialdi horretatik kaleratu den lehen lana da.

Durangoko azoka

Atzo aurkeztu zuten liburua. Abenduaren 4tik 8ra egingo den liburu eta disko azokan ere salgai egongo da, Alberdaniak durangoko azokan izango duen standean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak