Sharon Stoner taldea, Euskadi Gaztearen maketa lehiaketako finalean

Leire Kortabarria 2003ko azaroaren 19a

Sharon Stoner musika talde oñatiarra Euskadi Gaztearen XIII. Maketa Lehiaketako finalean dago. Debagoieneko talde bakarra da, aurten.

Gipuzkoako, Bizkaiako, Nafarroako eta Iparraldeko hogei talde iritsi dira aurten Euskadi Gaztearen XIII. Maketa Lehiaketako finalera; tartean, debagoiendar bat, Sharon Stoner talde oñatiarra, hain zuzen ere. Hesi abestiarekin hartzen dute parte debagoiendarrek.

Euren alde bozkatzeko aukera dago EITB-ren orrian; boto gehien jasotzen dituzten hiru taldeek Entzuleen Saria irabaziko dute.

Azaroaren 22an jakingo da zeintzuk diren aurtengo irabazleak; hau da, datorren zapatuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak