Zilarrezko Q saria CIMeri

Lehen hizkuntza akademia da Euskal Herrian kalitatearen zilarrezko Q saria jasotzen duena.

Duela 30 urte hasi zen CIM hizkuntzak erakusten. Oraindik ere ingelesa da arrakastatsuena baina frantsesa eta alemana ere erakusten dute. Baita txinoa, arabiarra eta italianoa enpresa munduan dabiltzanentzat ere. Itzulpen zerbitzua ere badu.

Ikasle kopurua

Egun 4000 ikasle inguru ditu. Arrasaten 1500, Oñatin 400, 850 Gasteizen eta 650 Donostian.

Oraintxe jakin du saria eskuratu duela baina ez du jaso. Abenduaren 11n hartuko du saria, Kursaalen egingo den ekitaldi ofizialean. Kalitatearen zilarrezko Q saria

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.