Hiru lehen sari Ganbara abesbatzarendako

Leire Kortabarria 2003ko aza. 10a, 12:47
Ganbara abesbatzak beste garaipen handi bat lortu berri du: izan ere, zapatuan (azaroak 8) ospatu zen Cocentainako Abesbatza Lehiaketan, sari posible guztiak irabazi zituen.

Txapelketako sari nagusia, ikusleen saria eta derrigorrez abestu beharreko kantaren saria eskuratu zituen Ganbara abesbatzak Cocentainan (Alacant), joan den zapatuan. Espainiako beste lau abesbatzak ere hartu zuten parte: Badajoz, Madril, Valentziatik... etorritakoak.

Lehiaketa berezia

Lehiaketa horren berezitasun bat zen lau urtetik lau urtera, aurreko hiru urteotan irabazle izan diren abesbatzek final antzeko bat jokatzen dutela. Datorren urtean izango da hori, eta sailkatutakoak hauek izan dira: Gasteizko Alaitz abesbatza, Orfeó Borja, Gandiakoa (Valentzia), eta Ganbara.

Ganbarak beste final bat du jokatzeko, Egea de los Caballeros hirian irabazitako txapelketagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak