Aparkalekua eraikitzeko lanak, enkantean

Leire Kortabarria 2003ko urr. 14a, 13:08
Oñatiko udalak enkantera atera berri ditu aparkaleku berri bat egiteko lanak. Hain zuzen ere, Zubikoa kiroldegiaren inguruan proiektatutako aparkalekuak egiteko lanak dira. Udala luzaroan ibili da aparkaleku horiek egin nahian.

Urriaren 13an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Oñatiko udalak osoko bilkuran, irailaren 25ean, hartutako erabakia.

Hemendik aurrera, parte hartu nahi duten enpresek 26 egun dituzte enkantera aurkezteko. Aparkalekuen proiektua Etxegarai-Zelaia arkitektuek prestatu zuten, eta hori burutzea egokituko zaio enkantea irabazten duen enpresari. Sei hilabete izango ditu horretarako. 330.743,42 euroko aurrekontua ezartzen du Oñatiko udalak.

Aspalditik datorren proiektua

Zubikoa kiroldegiaren inguruko aparkalekuak egiteko asmoa aspalditik dator. Izan ere, Oñatiko urbanismo premiarik handienetako bat da, hain zuzen, aparkaleku gehiago egitea. Zubikoako aparkalekuez gain, beste gune bat prestatzea du pentsatuta udalak, Agustinoen eliza inguruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak