100 urte bete dituen Rosarito Kortabarriak auzotarren omenaldia jaso du

Mireia Bikuña 2008ko urriaren 13a

Urriaren 7an 100 urte bete zituen Rosarito Kortabarriak. Horregatik, Oñatiko alkate Lurdes Idoiaga, eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Rosarito Galdosen opariak jaso zituen. Atzo, domeka, Uribarri auzoko lagunen omenaldia jaso zuen. Gorordo baserrian jaio, eta egun Otadui-Txiki baserrian bizi den Rosaritok bost seme-alaba, 12 biloba eta 15 birbiloba ditu. Osasunez ondo dagoela esan zuen urtebetetze egunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak