Marisol Ramos: "1.500ekoan urrea irabazi arren, 3.000 metro probaren denborarekin geratzen naiz"

Mireia Bikuña 2010ko ots. 25a, 13:39
Domina bilduma egiteko zorian dago Marisol Ramos oñatiarra. Azken biak aurreko aste bukaeran lortu zituen Zaragozan jokatutako beteranoendako Espainiako txapelketan; hain zuzen ere, urrezkoa jantzi zuen 1.500 metroko proban eta zilarrezkoa 3.000 metrokoan.

Gustura dago egindako lanarekin: "Ezustea izan zen 1.500 metroko proba irabaztea. Urrea lortu arren, 3.000 metroko proban egindako denborarekin (11:06)  geratzen naiz. Helmugan ez nuen sinisten egindako denbora". Oñatiarrak Euskadiko errekorra ondu zuen.

Beteranoetan, azpimailak

Beteranoen mailan adinaren arabera beste azpimaila batzuk bereizten dituzte. Marisol Ramosek 50 eta 55 urte artekoekin korritzen du. Baina 35 urteko emakumeak ere beteranoak dira. Horregatik, adin askotariko emakumeekin ibiltzen denez, sailkapenari baino gehiago, denborari begiratzen dio. "Emakumeen proba askotan lehena heltzen naiz helmugara. Baina sailkapenak egiteko orduan beterano mailako lehena naiz. Aldiz, sailkapen orokorreko lehena ni baino geroago heldu dena izaten da, adinez beteranoa ez delako", dio Ramosek.

Krosean, bigarren

Pistarekin batera kros probak ere egin ditu. Bigarren tokia da lortu duen emaitza onena; besteak beste, Lasarteko eta Eibarko krosetan.

Espainiako txapelketak

Martxoaren 7an jokatuko dituzte Coruñan maila askotariko Espainiako kros txapelketak. Aloña Mendiko bost ordezkari egongo dira Galizian urtean zehar lortutako emaitzengatik; hain zuzen ere, Marisol Ramos, Jose Luis Gartzia, Tasio Gomez eta Mikel Fernandez beteranoen mailan eta Sergio Gartzia promesen mailan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak