Liburua eta ikus-entzunezkoa
Erakusketaren bigarren helburua argazkietako aurpegiak identifikatzen laguntzeko herritarren parte-hartzea bultzatzea zen, eta lortu dutela esan digu: "20 bat pertsona egon ziren erakusketan argazki eta dokumentu berriekin. 18 gerran galdutako senideen argazkiak ziren eta beste biak gerra irabazi zuten senideen argazkiak".
Bestalde, lanean jarraitzeko oñatiarrekin talde bat sortu dutela esan digute Intxortako kideek; hain zuzen ere, lau oñatiar eta arrasatear bat elkartu dira: hiru historialari, kazetari bat eta abokatu bat.
Aurrera begira egingo duten lana ere zehaztu dute; alegia, Gerra Zibilean eta Errepresio garaian desagertutako oñatiarren bizitza-memoriak batu, transkribatu eta argitalpen baterako idazlana egingo dute. Gainera, egindako elkarrizketekin ikus-entzunezkoa grabatzeko asmoa dute.