1.000 txerriki-pintxo inguru banatu zituzten IV. Jardunaldi Gastronomikoen aurkezpenean

Usoa Agirre 2010eko otsailaren 17a

Aratusteak zirela aprobetxatuta, Debagoieneko IV. Jardunaldi Gastronomikoen aurkezpen ekitaldia egin zuten atzo arratsaldean Oñatin. Mankomunitateak antolatzen dituen jardunaldi gastronomikoen laugarren edizioa da oraingoa eta txerrikia izango da produktu izarra.

Hori dela-eta, atzoko aurkezpen ekitaldian pintxoak banatu zituzten: zehazki esateko, Basatxerri txerriki ekoizlearen produktuekin egindako 1.000 pintxotik gora egin eta banatu zituzten: txistorrarenak, odolkiarenak, trufa eta patearenak…

Ibarreko zazpi jatetxek hartzen dute parte ekimenean:

  • Aretxabaletako Baster Alde
  • Arrasateko Hilarion
  • Bergarako Lasa
  • Leintz Gatzagako Soranetexea
  • Oñatiko Etxe-Aundi
  • Oñatiko Goiko-Benta
  • Oñatiko Soraluze

Atzoko ekitaldian guztiek jardun zuten pintxoak banatzen: pintxoa eta ardoa, euro baten.

Oñatiarrak gosetuta zeuden, antza, eta gustura hartu zuten atzoko ekimena: janari usainari jarraituz, laster batu ziren herriko plazan mokadu goxoa egitera.

Oñatiarrak pozik, beraz, eta hori ikusirik baita antolatzaileak ere: euren esanetan, uste baino arrakastatsuagoa izan zen atzokoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak