Aurten gainera izan da nobedaderik. Ohiko bisita gidatuaz gain, beste bi bisita gidatu mota antolatu dituzte, hein handi batean, inguruko jendearendako, hau da, kobak dagoeneko ezagutzen dituzten horiendako. Bi bisita berri horiek kobak beste ikuspuntu batetik ezagutzeko aukera eskaintzen dute. Arrikrutz-Oñatiko Kobak, kanpo aldea izeneko bisitak kobak kanpo aldetik ezagutzeko aukera eskaintzen du: Gesarribeko sistema orokorra, errekak, kobak, Sandailiko kondaira. Arrikrutz barne-barnetik izenekoa da beste bisita gidatu berria. Kasu honetan bertako barnaldea ezagutzeko aukera dago; Aldaola errekan hasi eta Arrikrutzeko eszentrika ikusteraino
Kanpotik etorritako turisten jatorriari dagokionean ez da aldaketa handirik izan. Urtero moduan, katalanak, valentziarrak eta madrildarrak dira Arrikrutzeko kobetan izan diren turista gehienak. Dena dela, badirudi, aurten valentziarrak eta madrildarrak gutxiago izan direla, eta katalanak gailendu direla.
Kanpotik etorritako turistak bai, baina, Euskal Herrikoak ere asko izaten dira Arrikurtzen.
Kanpoko edo bertako, egia dena da guztiak aho zabalik irteten direla kobetatik eta errepikatzeko prest gainera. Atentzio gehien ematen diena? Arrikurtzeko koben handitasuna.