Abendua heldu da eta urtero bezala, eskolek, gure matrikulazio kanpaina martxan jarriko dugu.
Oñatin, matrikulazio garaian ohikoa izan da hiru eskolek bakoitza bere aldetik kartelak sortzea eta herriko hainbat guneetan jartzea, horien artean herriko dendetan.
Jakin badakigu, garai honetan, dendariek esfortzu berezia egiten dutela beraien erakusleihoak bezeroentzat apaintzeko erakargarriak izan daitezen. Ulertzen dugu ikastetxeok gure kartelekin hurbiltzen garenean beraientzat deserosoa dela eta askotan dendariak konpromisoan jartzen ditugula gure kartelak erakusleihoetan jartzeko.
Azken urte hauetan iruditzen zaigu egoerak okerrera egin duela ikastetxeon kartelak geroz eta handiagoak direlako.
Hori horrela, Urgainen erabaki dugu hemendik aurrera matrikulazio kanpainako kartelak soilik herriko adierazpen libreko guneetan jarriko ditugula eta ez ditugula dendariak konpromisoan jarriko.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu, dendari guztiei, orain arte izan duzuen jarreragatik eta gurekiko erakutsi duzuen prestutasunagatik gure matrikulazio kanpainetan laguntzeko.