Euskararen Egunean, ikasleak kazetari

Erabiltzailearen aurpegia Oñati BHI 2021ko abe. 13a, 08:16

Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, Zuazola institutuko ikasleek Formol Laborategia konpainiak egin zuen 'Album' antzezlana eta egindako jolasak landu zituzten.

June Blazquez, Uxue Erdozia, Iñaki Larrañaga eta Uxue Zubia ikasleek, antzerki taldearen ibilbidea eta Oñatira ekarritako lana ezagutzeko, taldeko Intza Alkain eta Mikel Ibarguren elkarrizketatu zituzten, eskuko telefonoaren grabagailua erabilita. Antzerki konpainiak eguerdian Batxilergo mailako ikasleendako propio egindako emanaldia aprobetxatu zuten eurekin egoteko, eta, bide batez, eguenean eta egubakoitzean institutuan eskainiko duten tailerraz galdetzeko ere aprobetxatu zuten aukera hori.

Izar Azurmendik eta Martina Miguelek, berriz, DBHko ikasleendako prestatutako ginkanan jarri zuten arreta. Jolas horietako bat zen, adibidez, irakasleen txikitako argazkiak ezagutzea. Emotikonoen konbinazioak deszifratzea, esamesen eta siglen esanahia asmatzea, karaokean kantuen taldeak asmatzea eta kulturaren inguruko galdetegi bat erantzutea ere izan ziren pasa beharreko probak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak