Martxoaren 8a, Zuazola-Larraña BHIn

Erabiltzailearen aurpegia Oñati BHI 2016ko mar. 7a, 13:17

Jada gainean dugu martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta data berezi hori ospatzeko, hainbat jarduera izango ditugu Zuazola-Larraña BHIn.


“Berdintasunaren alde, aurpegia ematen” hasiko da eguna, Zuazola Institutuan jarriko den “photocallean”. Bertan, nahi dituzten guztiek, ikasleek prestatuko aldarrikapen lelo batzuekin edo han bertan idatzitako beste batzuekin argazki bat atera ahal izango dute. Argazki hauekin berdintasun mural erraldoi bat prestatuko dugu.

Aldi berean, “Nondik dator Martxoak 8?” eta “Emakume ospetsuak historian zehar” erakustaldiak ikusteko aukera izango dugu bihartik hilaren bukaerara arte Zuazolan.

Goizean zehar “Desioen zuhaitza” ri forma emango diogu. Horretarako, ikasle, irakasle eta gurasoen artean Zuazola eraikinean biluzik jaio berri den zuhaitz hau, gure berdintasun desioekin jantziko dugu. Ahalik eta laisterren desio guzti hauek loratzen ikusteko eman beharreko aurrerapausuei buruzko hausnarketa bat egingo dugu.

10:15 Zuazola-Larraña institutuko argazki lehiaketaren sari banaketa. Hezkidetzari buruzko argazkirik onenak beraien saria jasoko dute:
1 saria: Argazki kamara konpakto bat
2 saria: Go pro kamara bat

10:30etan, Zuazolako areto nagusian, Euskal Herriko emakume kirolariekin solasaldia. Bertan Nahia Alzola (ciclocross) , Esther Cruz (eskalada) eta Garazi Erostarbe (txirrindularitza) entzuteko aukera izango dugu eta Telmo Deun trainerako neskak azkenean ezin izango dute etorri baina honen inguruan sorpresatxo bat izango dugu.

11:30 Emakumeen aldeko martxa morea. Zuazolatik plazaraino. Plazan, ikasleek prestatutako aldarrikapena irakurriko dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak