Aurtengo ikasturtean Urgain Eskolako Zuazola-Larraña BHIk eta Errekalde Herri Eskolak Eskola Agenda21 Proiektuaren barnean Mugikortasuna eta Osasuna gaia landuko dute.
Horren baitan, “ URGAIN MUGITUZ” LELOPEAN, MUGIKORTASUNAREN MARTXA antolatu du datorren ostiralerako. SENTSIBILIZAZIO EKINTZA bezala.
Ingurumen Batzordeko ikasleen proposamenari jarraituz, ikastetxe bietako ikasle zein irakasleek parte hartuko dute, ibilbidea, bizikletaz, patinetez, patinetan edota oinez egingo dutelarik, kutsatu gabe mugitzea posiblea eta osasuntsua dela aldarrikatuz.
Guztira 216 pertsonen parte hartzea aurreikusten da ingurumen eta osasunaren aldeko ekintza honetan.
XEHETASUNAK ETA EGITARAUA
MUGIKORTASUN MARTXA, Urtarrilak 22, ostirala, 10:15etatik 11:30tara
IBILBIDEA
- Bizikletaz Zuazola ikastetxetik atera eta Errekalderuntz joan , kotxeen bide berdina eginez Gainontzekoak (patineteak, patinak, oinez) Zuazola ikastetxetik atera Euskadi Etorbiderantz
- Euskadi Etorbidetik guztiak Bidaurretako errotondan (bizikletak, oinezkoak, patineteak…) elkartu, bertan buelta eman eta Kale Barritik Plazaraino joan.
ALDARRIKAPENA
- 11:15. Plazan denok udaletxeko balkoiaren aurrean elkartu:
- Ikasleekin landutako Mugikortasuna eta Osasunaren aldeko pankartak erakutsiko
- Mugikortasunaren aldeko testua irakurri eta bertsoa abeztu.
- Bukatzeko, “Famili-argazkia” aterako da.
Ekintza guztia burutzen den bitartean musika egongo da bozgorailuekin jarrita.