ZUAZOLA-LARRAÑA ikastetxeak jasangarritasunaren eta ingurumenaren alde orain arte egin duen lanagatik ESKOLA JASANGARRIA ZIURTAGIRIA jaso du.
Ziurtagiria, ekainaren 2an, Busturian (Bizkaia) dagoen Biodibertsitatearen Zentroan, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren eskutik jaso genuen.
Bertara, eskolako 4 pertsona joan ziren: Ikastetxeko Zuzendaria, Leire Iturrioz; EA21 proiektuaren koordinatzailea, Amaia Agirre eta Ikastetxeko 2 ikasle, Urko Arregi (4DBH) eta Ander Murillo (2DBH).
Euskadiko 22 ikastetxek eskola jasangarrien ziurtagiria jaso dute
Euskadiko Eskolako Agenda 21 programari atxikitako 22 ikastetxe publikok eta pribatuk eskola jasangarriaren ziurtagiriak jaso dituzte astearte honetan, ekainaren 2an, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren eskutik. Ehundik gora ikasle, irakasle eta eskola horiek dauden 16 udalerrietako alkateek parte hartu dute ekitaldian, Busturian (Bizkai) dagoen Biodibertsitatearen Zentroan.
Leer mas: http://www.europapress.es/euskera/noticia-euskadiko-22-ikastetxek-eskola-jasangarrien-ziurtagiria-jaso-dute-20150602140312.html
(c) 2015 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.
Euskadiko 22 ikastetxek eskola jasangarrien ziurtagiria jaso dute
Euskadiko Eskolako Agenda 21 programari atxikitako 22 ikastetxe publikok eta pribatuk eskola jasangarriaren ziurtagiriak jaso dituzte astearte honetan, ekainaren 2an, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren eskutik. Ehundik gora ikasle, irakasle eta eskola horiek dauden 16 udalerrietako alkateek parte hartu dute ekitaldian, Busturian (Bizkai) dagoen Biodibertsitatearen Zentroan.
Leer mas: http://www.europapress.es/euskera/noticia-euskadiko-22-ikastetxek-eskola-jasangarrien-ziurtagiria-jaso-dute-20150602140312.html
(c) 2015 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento
Ziurtagiri horrek ikastetxeak ingurumenarekiko duen konpromisoa adierazten du, eta batez ere, azken urteetan egindako lanaren testigantza da.
Horregatik, Ikastetxearen izenean eta bereziki Zuzendaritza eta Eskola Agenda 21eko Batzordearen izenean eskerrak eman nahi diegu lan honetan lagundu diguten guztioi.
Hurrengo ostiralean, ekainak 5, Ingurumenaren Mundu eguna dela aprobetxatuz, eskolan ospatuko dugu.