Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasle hauei helduak direnean autonomo izan daitezen estrategiak ematea da ZIG gelen helburua. Topaketa hauekin ikasleek euren arteko harremanak sendotzea bilatzen da.
Parte hartuko dute: Bergarako Ipintza institutua, Elgoibarko BHI , Zumaiako BHI, Arrasateko institutua, Arrasateko Arizmendi ikastola eta Oñatiko Zuazola-Larrañako institutua.
Iaz Elgoibarren egin ziren, duela bi urte Bergaran eta orain dela hiru Arrasaten, aurten Oñatin izango dira.