Gabonak pasata, eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Zigor Quintanilla Elkorobarrutia 2015ko urt. 16a, 10:24

Gabonak pasa dira, eta, Udaletik antolatutako ekintzen balorazioa eginda, eskerrak emateko ordua iritsi da.

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiegu herriko eskolei (Pausoka, Kurtzebarri eta Basabeazpi) eta bertako guraso elkarteei. Lortutako guztia beraiekin izandako bileren eta parte-hartzearen emaitza besterik ez da izan. Lerro hauen bitartez, beraz, gure eskerrik beroenak beraientzat. Bereziki eskertu nahi dugu guraso elkarteek Olentzero, Bizarzuri eta Errege kabalgatan gurasoak inplikatzeko egin duten lana. Ondo dakigu ez dela lan erraza! Eskerrik asko, beraz, guraso elkarteoi eta hiru ekintza horietan parte hartu duzuen guraso guztioi.

Eskerrik asko baita Basotxo elkarteari ere, Olentzero egunean txistorrak banatzen emandako laguntzagatik eta Basotxo Elkarteko Abesbatza haurrekin batera kantuan ibiltzeagatik.

Eskerrak, nola ez, ekintza hauetan urtero parte hartzen duzuen Aretxabaletako txistularioi eta Leizarra Musika Eskolari, eta baita egun horietan lanean aritzen zareten udal langile guztioi ere.

Zorionak, beraz, guztioi, elkarrekin lanean arituta gauzak hobeto irteten dira eta!

----------

Zigor Quintanilla Elkorobarrutia

(Aretxabaletako Udaleko Kultura zinegotzia)

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak