Eskerrik asko!

Gabonak pasa ziren eta Udaletik antolatutako ekintzen balorazioa egin eta gero...

... eskerrak emateko ordua iritsi da. 

Aurten aldaketa batzuk egin ditugu Udalak antolatutako ekintzetan, Olentzero egunean batik bat, eta horretarako ezinbestekoa izan dugu herriko eskolen (Pausoka, Kurtzebarri eta Basabeazpi) eta bertako guraso elkarteen parte-hartzea. Lortutako guztia beraiekin izandako bileren ondorio besterik ez da izan. 

Lerro hauen bitartez, beraz, gure eskerrik beroenak beraientzat. 

Eskertu nahi dugu, baita ere, guraso elkarteek Olentzero, Bizarzuri eta Errege kabalgatan gurasoak inplikatzeko egin duten lana. Ondo dakigu ez dela lan erraza! 

Eskerrik asko, beraz, guraso elkarteoi eta hiru ekintza horietan parte hartu duzuen guraso guztioi.

Ez dugu ahaztu nahi Basotxo Elkartea. Aurten Olentzero egunean txistorrak banatzen emandako laguntzagatik eta Basotxo Elkarteko Abesbatza haurrekin batera kantuan ibiltzeagatik, eskerrik asko benetan!

Eskerrak, nola ez, urtero ekintza hauetan parte hartzen duzuen Aretxabaletako txistularioi eta Leizarra Musika Eskolari, eta baita egun horietan lanean aritzen zareten udal langile guztioi ere.

Bukatzeko, mila esker eta muxu handi bat Olentzerori eta Mari Domingiri, aurten Aretxabaletara egun osorako etortzeagatik. Datorren urtean ere hala izatea espero dugu!

Zorionak, beraz, guztioi eta datorren urteko Gabonak arte.

----------

Zigor Quintanilla Elkorobarrutia

(Aretxabaletako Udaleko Kultura zinegotzia)

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak