"Gora, Aretxabaletako Aratusteak!"

Erabiltzailearen aurpegia Zigor Quintanilla Elkorobarrutia 2013ko mar. 3a, 01:00

Pasa den otsailean Aratusteak ospatu ditugu...

 eta beste behin aretxabaletarrok erakutsi dugu irudimenean ez garela makalak. Aurten ere kaleak kolorez bete ditugu, eta, umorea eta jai giroa elkartuz, eder bihurtu ditugu aurtengo Aratusteak.

Zorionak, benetan, aretxabaletar guztioi, jai hauen protagonista nagusiak zuek zarete eta. Mundialak zarete!

Gure eskerrik beroenak jai hauek antolatzen lagundu duzuen guztioi: Santa Ageda neska-mutilak, Leizarra Musika Eskola, Aretxabaletako Txistu Taldea, herriko ikastetxeak, guraso elkarteak eta, bereziki, Karnabalen Lagunei, ederra benetan zuen lana. Gora, Txapel Txin!

Eskerrak eman nahi dizkiegu ere Aratusteen antolaketan ibili diren Kultura teknikariei eta Udaleko langileei, zuen lanari esker dena ondo atera da eta.

Bukatzeko, badakigu zer hobetu ere egongo dela; horregatik, iradokizunik edo hobetzeko ekarpenik izatekotan, idatzi beldur gabe kultur@aretxabaleta.net helbidera edo jarri gurekin harremanetan. Benetan eskertuko ditugu ekarpen horiek.

Besterik gabe, zorionak, berriz ere, aretxabaletar guztioi!

--------------------

Zigor Quintanilla Elkorobarrutia

(Aretxabaletako Kultura zinegotzia)

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak