... Eskoriatzako Jose Arana zaharren egoitzako langile guztiei gure amonak bertan pasa dituen azken 10 urte hauetan jasotako tratuagatik.
Begirada atzera botaz gero, badirudi atzo zela amona lehenengo aldiz zaharren egoitzara bisita joan ginen eguna. Bizipen eta une ugari pasa ditugu bertan eta momentu oro egoitzako langileen jokaera bikaina izan da bai amonarekiko baita gurekin ere.
Mirestekoa da egoitza aurrera ateratzeko eta bertako aitona-amonekin egiten duzuen lana. Asko preziatzen zaituztegu, benetan.
Eskerrak ere Jose Arana Patronatuko Fundazioko partaide eta langile guztiei. Azken urte hauetan izandako aldaketak asko izan dira eta dena aurrera ateratzeko zuen ahalegin eta borrokarik gabe, agian gaur ez ginateke eskutitz hau irakurtzen ariko.
Lanean jarraitu, mesedez, zuen lanak gure bizitza errazten du.
Bihotzez eskerrik asko 10 urte hauengatik.
----------
Zuriñe Pagaldai
(Abelina Gomezen familiaren izenean)
Eskoriatza