Asier Altuna herrikideak gehiago merezi zuen, eta pena handia izan zenez herriko zinema aretoan filma proiektatu ez izana, ZinemaOn taldetik, irudiak Novedades aretora eraman ditugu ekintza honen bidez. Aupa Etxebeste filmeko eszena batzuk grabatu ziren eraikin bertako etxe bateko leihotik ateratako irudiek hartu dute Novedades zenaren ondoko horma.
Kasualitateak kasualitate, aurten, Aupa Etxebeste estreinatu eta 20 urtetara eraitsi dute Novedades aretoa zegoen eraikina. 1993. urtean euskal zineman geldialdi bat egon zen, Aupa Etxebeste-k 12 urteko hutsunea apurtu zuen euskal zinemaren ekoizpenean; zer diren gauzak, Bergarako kasuan, zinema areto gabeko 14 urteen aldia ireki zuen 2005ak. 2019an iritsi zen zinema Seminarixoa aretora, eta bertan antolatzen ditu asteazkenero filmak Bergarako ZinemaOn zineklubak.
Elkarrekin zinemaz gozatzen jarrai dezagun. Mila esker, Asier.