Adimen testa

Erabiltzailearen aurpegia Zihara Etxeberria Agiriano

Bartzelona. Goizeko bostak jota.

Hiru neska estatubatuar, nire lagunik onena, eta ni. Diskoteka aurreko espaloian eserita, solasean hasi ginen. Naturalki, haien sorterriari buruz galdetu genien: San Diego, Kalifornia. Ahoskatzen zuten hitz bakoitzak oroitzapen bat zekarkidan burura. Inoiz hain urrutira bidaiatu gabe, bertan egon izan banintz bezala gogora ditzaket Prom, High School, Thanksgiving… Arazoaren muina: telebista, Disney Channel. Haurtzaro osoan zehar hodi batetik lez sartu digute "kultura" –enfasi handia kakotxetan– estatubatuarra. Lotsa pixka bat ematen dit onartzeak, baina, txikitan, ikastolan dantzaldi bat ospatzearekin amets egiten nuen. Non mutikoek neskatilei dantza egiteko eskatzen dieten…

"Pertsona baten adimen-heldutasuna kalkula dezakezu, AEBekiko duen idealizazio maila neurtuz", irakurria dut nonbait.Psikologia ikasle gisa, hori baino test ofizialagoak daudela esango nizuke. Neskatxa euskaldun arrunt gisa: guztiz ados esaldiarekin. Beraz, erne! Erraza da cheerleader eta quarterback-ak miresteko hezi gaituztenoi, bat-batean, Tradwife eta Alpha Male-ak hain gaizki ez iruditzea. Uste baino gertuago ditugu kultura indibidualista, joera kapitalistak eta politika eskuindarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak