Zerbait hartu

Erabiltzailearen aurpegia Zihara Etxeberria Agiriano 2026ko maiatzaren 4a

Ez, ez dut terraza batean eseri eta zerbait hartu nahi zurekin. 

Zer iruditzen zaizu nire etxera etorri eta dantza koreografia bat prestatzea?

Agian, enbor eta makilei txabola deituz elkarrekin bizi garela imajinatu dezakegu. Bestela, musika talde bat osatzeko ahaleginean ere pasa ditzakegu arratsaldeak.

Lagunekin harremantzeko modua erabat aldatzen da urteen joan-etorriaren poderioz. Hor nonbait, nerabezaroan, heldutasun-izpi soil batzuek argitu gintuzten, eta bat-batean jolasa erabat baztertu genuen. Hori baino ekintza prestigiotsuagoetan parte hartzeko, nagusi plantak egiten. Gurasoen etxera itzuli, eta nire logela ohia miatzean aurkitu ditudan elementuek piztu dizkidate gogoetok. Legozko etxeak, izurdeen marrazkiak, purpurinaz zikindutako panpinak….

Garai haietan bizitzarekiko ikuspegi xaloagoa genuen, nola edo hala estoizismora hurbiltzen zen baretasun batekin. Jolasteak garuna moldatzen baitu, bizitza esplorazio gisa ikustera eramanaz. Jakin-minak gidatu eta malgutasunak babesturik, zorioneko ginen.

Iragana aldatzeko ahalmena izango banu, jolasteari utzi genion egun hartara itzuli nahiko nuke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak