Axolagabekeria estrategikoa

Erabiltzailearen aurpegia Zihara Etxeberria Agiriano 2026ko martxoaren 23a

Axolagabekeriaren garaian bizi gara, non dena inporta behar zaigun, baina neurritasunez, ez besteek hautemateko lain.

Jantziko dugun arropa milimetrikoki aukeratzen dugu, armairuan aurkitu dugun lehenengo jantzia soinean daramagun irudia emateko. Effortless chic deitzen zaio. Mezu bat jasotzean, gutxienez pare bat ordu itxaron behar dira erantzun arte. Edota, zuzenean, ez erantzun. Nahikoa da hilabete geroago ikusi ondoren barkamena eskatzea. Bikote harremanak baztertu egin ditugu, eta situationship-ak ditugu orain. Nolabait, amodiozko gutunen ordez, Instagrameko historia bati like ematearekin konformatuz. Gaur egun, ideia batekin gehiegi ilusionatzea debekatua dago, ez bada gauzatzen porrota sentituko baitugu. Nonchalant jarreran babestuta, ez gara ohartzen ezeri ez heltzea zerbaiti heltzeko eta galtzeko beldurraren ondorio dela. 

Beste mila adibide bururatzen zaizkit, baina ez naiz askorik berotuko kontu honi bueltak emanaz, estrategikoki axolagabea izango naiz eta pare bat gauza neure barnerako gordeko ditut.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak