Curriculum soziala

Erabiltzailearen aurpegia Zihara Etxeberria Agiriano 2026ko otsailaren 17a

Lagun denak maite ditut, baina argazki onak ateratzen dizkidatenak pixka bat gehiago.

Azken finean, neskatxa moderna baten curriculum soziala Instagramera igo duen azken Photo dump-a delako eta bizitzari berari baino estuago heltzen diogulako kanpora eman nahi dugun irudi horri.

Azkenaldian, gainera, badirudi karrusel bakoitza arte-zuzendari batek tentuz diseinatutako bilduma baten irizpideen baitan osatzen dela. Baita horren zorrotz epaitu ere.

Edota modan jarri dira kamera analogikoarekin atera eta errebelatzeko dirutza bat ordaindu behar diren argazki horiek bata bestearen ondoren publikatzea, ziurrenik inoiz osorik entzun ez duzun abesti batekin batera; sakonean badakizulako gustuko duzun pertsonaren arreta bereganatuko duela.

Ego eta nartzisismo puntu bat du auziak, horrela argudiatuko nuke; baina kosta egiten da onartzea. Nork ez dio esan noizbait adiskideari "igo argazki hau, guapa agertzen naiz, gero etiketatu eta nire kontuan ager dadin", funtsean itxurakeria hutsa dena pixka bat disimulatzeko?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak