Datorren martxoaren 8an beteko dira 70 urte, Oñatin ziklokroseko munduko txapelketa ospatu zela. Egun hori gogoratzeko, ZEKA Filatelia eta Numismatikako taldeak seilu eta postal bana atera ditu.
Seiluaren irudia, garai hartako programatik hartu da, eta postala berriz, Pollangoa etxean zegoen beirate batetik.
Bata eta bestea, Turismoko Bulegoan salgai egongo dira (3,50 €/2,-+1,-)
Hau da seilua:
Eta hau da postala:
Informazioa
Txapelketari buruz, argazki eta dokumentazio asko jaso da. Hau da, adibidez, ibilbideari buruzko informazioa, txapelketa horretako ibilbidea.
Hurrengo urteurrenak
Hurrengo urteurrenak hauek dira:
- 2023: Elorza jenerala 150 hil zenekoa,
- 2024: Saratxoko ur-jauziarena,
- 2025: Martin Iñurritegi “Martiñola” 150 urte jaio zenekoa,
- 2025: Atzeko Kaleko jaiak