Gipuzkoako futbol federazioaren mendeurrena

1918ko apirilaren 25ean eman zuen izena ofizialki Gipuzkoako Futbol Federazioak. Gipuzkoako futbola arautzeko behar zen federazio-independentzia nahi zelako sortu zen Gipuzkoako Futbol Federazioa.

1918ko apirilaren 25ean eman zuen izena ofizialki Gipuzkoako Futbol Federazioak. Lehenengo Zuzendaritza Batzordea sortu zen Salvador Díaz Iraola zela presidente, hots, urte batzuk beranduago, 1922an, Espainiako Futbol Selekzioaren entrenatzailea izango zena.

C.D Izarra, Old Boy´s, C.D. Esperanza, Real Sociedad eta Real Unión ziren beste batzordekideak.

Gipuzkoako futbola arautzeko behar zen federazio-independentzia nahi zelako sortu zen Gipuzkoako Futbol Federazioa.

Urte hori bera, 1918, urte historikoa izan zen probintziako futbolerako: Federazioa sortzeaz gainera, Irungo Unión klubak garaipena lortu zuen Espainiako Kopan, Madrilen aurka.

Federazioak hartu zituen neurrien artean garrantzitsuena Istripuak Aurreikusteko Kutxa bat sortzea izan zen, lesionatutako jokalariei laguntzeko.

Urteurren hau ospatzeko egin den zigilu honek instituzioaren iragana gogorarazten digu, Federazioaren lehen pausoak islatzen dituen irudiarekin: bota eta futbol-baloi zaharrak ordezkoen aulkian atseden hartzen. Horiek dira jaulkipen honetako protagonistak, Federazioaren ezkutuarekin batera. Hori guztia labur azaltzen dute, gainera, agertzen diren hitzek: 100 urte/años, milaka gertakizun /miles de vivencias 1918-2018.

Mende bat geroago, Gipuzkoako Futbol Federazioak probintziako kirol nagusi denaren interesen alde lan egiten jarraitzen du.

Besteak beste, Entrenatzaileen Eskola sortu du, Kirol Teknikari izateko ikasketak eskatzen dituen eskola.

Eskolako futbola ere ikaragarri sustatzen du, haur- eta gazteen kirolari eta horiek ematen dituzten balio positiboei bultzada bat emanez.

Hitz batez, Federazioak bizi izan dituen ehun urteetan Gipuzkoako klubetan, eta baita gure herrialdeko futbol klubetan ere, ezinbestekoa den onura irmotu eta areagotu du.

 

Gipuzkoako futbol federazioaren mendeurrena

 

  • Inprimaketako prozedura: Offset

  •  
  • Papera: Gomaztatua (Engomado)

  •  
  • Zigiluaren neurria: 40.9 x 28.8 mm

  •  
  • Paper-orriko kopurua: 25

  •  
  • Zigiluen posta-balioa: 1.50 €

  •  
  • Sorta: 180.000

  •  
  •  
  • Jaulkipen data: 2019ko martxoak 18

(Correos-ek jasotako azalpenak dira)

Jaulkipen data: 18 martxoa 2019Jaulkipen data: 18 martxoa

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak