Edgard Rosset Cardenal (Oñati, 1938). Haurtzaroa Oñatin igaro bazuen ere, batxilergoa Donostian eta Irunen burutu zuen. Donostian bizi zela, kamiñerueneko Esperantza Ugartek zaindu zuen.
Oso abenturazalea zen, eta Mediterraneoan eta pertsiar golkoan telegrafista lanak egiten ibilia. Libiara destinatua izan zen, eta han bi urtetik gora eman zituen. Libian zegoela kazetari ikasketak bukatu zituen eta orduan hasi zen kontakizun laburrak idazten, bere desertuko eta itsasoko ibileretan oinarritutakoak.
1970 urtetik aurrera hainbat egunkari eta aldizkaritarako idazten hasi zen, eta 1980tik aurrera testu-liburuak, batzuk ingelesez eta beste batzuk gazteleraz. Garai horretan, baita ere, eleberriak idazten hasi zen, bai ingelesez eta bai gazteleraz. Hizkuntzarekin lotutako beste hainbat lanetan ere jardun zuen, baina 1998tik aurrera, gehienbat, narratiba idazteari ematen zion.
Lanak. 1980. hamarkadan eleberriak idazten hasi zen eta 20tik gora eleberri ditu idatziak. Lehenengo biak ingelesez bigarren mundu gerran desertuan izandako batailetan oinarritutakoak. Bere eleberri batzuk konkistatzaile eta itsas-gizonei buruzkoak dira. Errege Asturiarrei buruzko trilogia bat; Kortsario Berberiskoei buruzko beste trilogia bat; fikziozko hainbat eleberri eta Luis Marianori buruzko biografia bat. Hainbat saritako finalista izan da. Itsas-gizon handiei buruzko dokumentaletan ere parte hartu izan du (Urdaneta, Elkano, Magallanes eta abar).
(Interneten ikusia 2021eko martxoaren 27an hil zen Irunen).
OHARRA: Antxinako Zubillagari begirada bat liburuan jaso dute oñatiar honen honen ibilbidea. Handik hartutakoa da testua. Eskerrik asko.