Armarri berria 1921eko jatorrizkoaren omenez egin da. Forma esferikoa dauka, eta bere ardatz nagusia da D.A. (Deportivo Alavés) letradun banderatxo mitikoa, 19 eta 21 zenbakiekin batera, "Glorioso"-a sortu zen urtea.
Urte horretan hasi zuen kirol-ibilbidea, "Sport Friend´s Club" zenekoa aldatu eta Deportivo Alavés izena hartu ondoren. 2001. urtean bere une historiko garrantzitsuenetarikoa bizi izan zuen: UEFAren finala jokatu zuen Liverpoolen aurka, eta lehiaketa horretako partidarik hoberentzat jotzen da. 2000-01 denboraldi hura mugarri historikoa izan zen Gasteizko talde txikiarentzat, Europan ezagutaraztea lortu baitzuen, eta Espainiako futbola gorenera eraman zuen. Ez zuten talde ingelesa garaitu, ingelesek urrezko gola sartu baitzuten; zorte txarrak zapuztu zuen Gasteizera trofeoa eramateko ametsa, baina kontinente osoaren begirunea lortu zuten.
Deportivo Alavés taldea urrats sendoak ematen ari da bere mendeurrenean, ekonomikoki osasuntsu dabil eta oraindik gehiago hazten ari da. Lehen mailan finkatuta dago, eta mailari eusteaz gain, arrakasta handiak lortzen ari da; besteak beste, Errege Koparen finalean parte hartu zuen 2017an. Harrobia apustu garrantzitsua bihurtu da klubarentzat, Ibaiaren kirol-hirian prestatzen doaz gizonezkoen eta emakumezkoen Arabako oinarria.
Zigilu horren omenaldiarekin batera, aurten, klubak eta, batez ere, haren zaleek ospakizun handiak izango dituzte. Izan ere, ehun urte ez dira egunero betetzen, eta zigilu horri esker une honek betiko iraungo du. CORREOS 2021
Zigiluaren datu batzuk
Inprimaketako prozedura: Offset
Papera: Estucado, engomado, fosforescente
Zigiluaren neurria: 40,9 x 28,8 mm (horizontal)
Efektua orrian: 25 sellos
Zigiluen posta-balioa: 0,70 €
Sorta: 160.000 seilo