Omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia Yon Sarasketa 2015ko aza. 21a, 00:00

Beti gustatu izen jata musikia; dirijitzia, batez ere!

Elgetan jaio nintzen –orain ez naiz Elgetan bizi, Hondarribiko Zubieta zentroan baizik–; txarangan etortzen ziren bakoitzian, han egoten nintzen ni, nere batutarekin, eta oso ondo dirijitzen neban; bai, horixe!

2015eko urriaren 31n oso esperientzia polita bizi izan naban; Alexek, nere lagunak, beste batzukin batera, omenaldi bat prestatu zosten. Herrixan hainbat aktibitatetan parte hartu izanagatik, omenaldia.

Futbolian, pelotan, herriko jaixetan, tanborrada eta txarangen zuzendaria, monagiloa, elizako abesbatzaren partaide, poteatzaile, berriketalari…. Eta guzti hori, elgetarrek, beraiekin batera, beste parte hartzaile bat bezala, onartu nabelako beti, neri gustatzen jatazen gauzetan.

Orain, bizitzaren beste etapa bat bizitzen ari naiz, adinak ez du barkatzen, baina larunbat horretan, omenaldi egunian, oso pozik sentitu nintzen dultzaineruen musika entzuteaz plazan, betiko Yon sentitu nintzen, ha zen poza! Musika notak, tonoa... guzti hori botikarik onena izan zan.

Nere profesionaltasuna atera naban, ete musika neri gustatzen jatan bezala zuzendu naban, como un hombre hecho y derecho –nik asko erabiltzen doten esaldi bat–.

Opariak jaso nittuan. Batuta berrixak, herriko festetan hainbat momentu konpartitu nittuen pertsonengandik… kamisetak, txapelak...

Nere omenaldia zela eta denak laga notzen jazten, nahiz eta neri ez gustatu arropa probatzen ibiltzea.

Serixo bai, baina errespetuzko eta profesionala, hola egon nintzan.

Eskerrik asko, Alex, eta zure laguntzaile guztioi, nitaz gogoratu zaretelako eta horrelako momentu berezia bizi izanarazi dostazuelako.

Nik a tope disfrutatu naban –nere beste ohiko esaldi bat–.

Gainera, suerte handia izan ginun eguraldixakin, neri ez jata-eta gustatzen eurixa.

Azkenian, ez ginun euki txarangarik –azkenengo ezbeharrak beti egoten dira–, baina egunaren argitasuna, omenaldiaren xumetasuna, nere naturaltasuna eta han zegoen jendetzaren estimazioa sentituz, horrek egin zuen ekitaldi hunkigarri bat.

Mila esker.

----------

Yon Sarasketa

Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak