Haur makabroak

Erabiltzailearen aurpegia Yera Sanchez 2014ko aza. 5a, 00:00

Duela gutxi Edward Goreyk idatzitako eta ilustratutako liburu baten berri izan nuen: The Gashlycrumb Tinies (1963).

Liburu-dendetan Los niños macabros izenburuarekin aurki dezakegu. Tamalez, euskarazko bertsiorik ez dugu oraindik.

Estetikoki liburu polita da; formatu karratua dauka eta ilustrazio zuri-beltzek osatzen dute, garai bateko grabatuen estetikatik gertu. Halere, bereziki interesatu zaidana zera da, autoreak gaiari eman dion trataera. Liburuaren gai nagusia heriotza da (haurren heriotza, zehatzago esateko). 

Liburuak 26 orrialde ditu (alfabetoaren hizkiak dira, hain zuzen). Orrialde bakoitzean haur baten heriotza azaltzen da esaldi labur batez adierazita. Haurraren izena alfabetoko hizkiarekin lotzen da beti. Horrela, 26 haurren heriotza dramatikoarekin egiten dugu topo. 

Esanak esan, hainbat lekutan helduentzako liburua dela irakurri dut; eta gurasoei eta irakasleei ez omen zaiela larregi gustatzen liburu hori txikiekin lantzea, makabroegia delakoan. Haatik, haurrei ikaragarri gustatzen zaie!

Sarritan literatura zein ilustrazioa "infantilizatzeko" ohitura (txarra) izaten dugu. Baina, gehienetan, helduoi gustatzen zaizkigun irudiak eta istorioak dira, hain justu, haurrengan ere xarma, harridura eta lilura sortzen dutenak. Horregatik, kalitatezko lanen aurrean, haurren eta helduen artean funtsik gabeko bereizketak aplikatzea kasu askotan zentzugabea dela esango nuke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak