Hasi dira herrietako jaiak, eta horiekin batera, animaliekiko tratu txarrak

Erabiltzailearen aurpegia Yolanda Jimenez Sudupe 2022ko eka. 24a, 00:00

Bigantxekin egiten diren ikuskizunetan animalia hauei estutasuna eta sufrimendua eragitea gaur egun moralki guztiz onartezina da.

Jarduera hauetan zaurituak ez diren arren, seguru sentitzeko taldearen babesa behar duten animaliak erabiltzen dira festa hauetan, defenditzerik ez duten animalia gazteak.

Jendez beteriko ingurune zaratatsu batean egoten dira, non ezkutatu eta ihesbiderik ez duten esparru itxi batean. Animalientzat ulergaitza den egoera honek desorientazioa, estresa, antsietatea, larritasuna, ikara eta sufrimendua eragiten die.

Ikuskizun hauetan animaliekiko isekak, burlak eta irainak gertatzen dira. Honela, festa hauetan transmititzen ditugun balioak hauek dira: sentsibilitate eta enpatia falta eta animaliekiko tratu txarren normalizazioa.

Entzierroak eta bigantxekin egiten diren ikuskizunak herrialde honetan gertatzen diren animaliekiko tratu txarren beste eredu bat besterik ez da.

Ondorioz, animaliekiko errespetua, babesa eta tratu duina bermatu nahi dituen herri batean ikuskizun hauek guztiz onartezinak dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak