Ordenagailuen dohaintza horrek eragin handia du ikasleengan, ikasketak egiteko behar duten materiala jasotzen dutelako Yaakar, Mbam Daspora eta Elkartenet elkarteen eta Mbam-go udalaren arteko lankidetzari esker.

Unibertsitatean ikasketak hasiko dituztenei ordenagailuak banatu dizkiete Senegaleko Mbam udalerrian eta horretarako ekitaldia egin dute. Aurten, bigarren hezkuntzako ikasketak egin dituzten 98 ikaslek jaso dituzte ordenagailu eramangarriak; iaz, bigarren hezkuntzako 50 graduatu izan ziren ordenagailua eskuratu zutenak.
Ordenagailuen dohaintza horrek eragin handia du ikasleengan, ikasketak egiteko behar duten materiala jasotzen dutelako Yaakar, Mbam Daspora eta Elkartenet elkarteen eta Mbam-go udalaren arteko lankidetzari esker.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.