Yaakar elkartearentzat egindako lana aurkeztu dute Mondragon Unibertsitateko ikasle bik

Erabiltzailearen aurpegia Yaakar elkartea

Mondragon Unibertsitateko bi ikaslek Yaakar elkartearentzat egindako lana aurkeztu dute, sinatutako lankidetza hitzarmenaren baitan. Eta hori ezagutzen izan gara.

Yaakarreko kide batzuk Aretxabaletako campusean izan gara, hango ikasle bik –Mikel Perez eta Mikel Sotes– Huhezi eta Yaakar elkarteak sinatutako lankidetza hitzarmenaren baitan egin duten lanaren aurkezpenean; zerbitzu komunitarioaren ikasketen barruan egin dute.

Aurten, bi bideokonferentzia prestatu eta grabatu dituzte Senegalgo Mbam udalerriko eskolako gaztelerazko ikasleekin. Debagoieneko udalen dirulaguntzei esker, informatikako gela bat eraikitzen ari da han Yakaar. Bideokonferentzia horietako bat Aretxabaletako Lanbide Eskolako erizain laguntzaile ikasleekin egin zen, eta bestea Arizmendi Ikastolako mikroinformatikako moduluko ikasleekin.

 

Elkartetik garrantzitsua iruditzen zaigu lehen harreman hau zabaltzea, bertan egiaztatu ahal izan baita, bi kulturak oso ezberdinak izan arren, inolako zailtasunik gabe komunikatu direla eta gehiago dela gazte horiek batzen dituena banatzen dituena baino.

Lehen hartu-eman bat izan da hori guztia, eta lanbide-heziketako bi ikastetxeekin egiten ari diren proiektuez gain, beste ekimen batzuk ere espero ditugu, bi komunitateon artean proiektuak hurbiltzen, ezagutzen eta partekatzen jarraitzeko. Eta, gainera, beste interesatu batzuk Yaakarrekin lankidetzan aritzera animatzeko, Mbam garatzen jarrai dezagun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak