Senegalgo proiektuaren aldeko jaialdia antolatu dute Kurtzebarriko DBHko ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Yaakar elkartea 2025ko mar. 10a, 16:15

Kurtzebarri BHIko ikasleek iaz antolatutako jaialdiko une bat.

Urtarrilaren amaieran aurreratu genuen bezala, Kurtzebarri DBHko lehen mailako ikasleek martxoaren 26rako ekitaldi bat antolatu dute dirua biltzeko eta Mbam herriko ikasle senegaldarrentzako eskola-materiala lortzeko. Kurtzebarri LHIko aretoan, arratsaldeko 18:00etan hasita.

Lana hainbat taldetan banatu dute. Talde bat eskulanak egiteaz arduratuko da, hala nola, eskumuturrekoak, jaialdia baino lehen plazan saltzeko, 17:00ak inguruan. Ziurrenik, iaz egin zen bezala, tortilla pintxoak eta bizkotxoak ere egongo dira saltzeko.

Beste talde batek jaialdia prestatuko du: txisteak, dantzak, musika, abestiak eta, agian, antzezlan txiki bat.

Azkenik, hirugarren talde bat publizitateaz arduratuko da, kartelak egiteaz, jaialdirako sarrerez eta abarrez.

Hiru ordenagailuren zozketa

Jaialdi honetan, gainera, Laboral Kutxak utzitako hiru ordenagailu berregokitu zozketatuko dira. Zozketa horretan parte hartzeko txartelak hainbat modutan erosi ahal izango dira:

  • Jaialdiko sarrera bakoitzarekin zozketan parte hartzeko txartel bat emango da.
  • Bizumeko 05509 kodeari egindako dohaintzaren bidez, "zozketa" eta telefono-zenbaki bat adierazita, dagozkion zenbakiak helarazteko. Txartel bakoitzeko euro bat ordainduta.
  • Banku-transferentzia bidez ES60 3035 0002 16 0020077455 kontura (YAAKAR elkartea) "zozketa" adieraziz, eta telefono-zenbaki bat edo helbide elektroniko bat, dagozkion zenbakiak helarazteko. Txartel bakoitzeko euro bat.
  • Elkartearekin harremanetan jarriz Facebooken (Yaakar Aretxabaleta) edo Instagramen (Yaakararetxabaleta).

Txartelak erosteko ez ezik, beste edozein ekarpenetarako erabili daitezke bizum kodea eta bankuko kontua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak