Aurreko bi urtetan bezala, eskola-materiala erosteko diru pixka bat biltzeko laguntza eskatu diegu Kurtzebarrikoei.
Adi-adi entzun dute gure hitzaldia eta bideo pare bat ikusi ditugu; Kurtzebarri BHIkoek iaz egin zuten jaialdi solidarioaren gainekoa eta bere ahaleginarekin lortu zen eskola materialaren banaketa ekitaldiaren gainekoa.
Erantzuna positiboa izan da, eta aurten ere, oraindik data zehatzik ez dagoen arren, Mbam udalerriko ikasleen aldeko ekitaldi bat antolatzeko asmoa dute.
Laguntza-ekitaldi edo jaialdi horretan, gainera, Laboral Kutxak emandako mahai gaineko hiru Fujitsu ordenagailu berregokitu –CPU, pantaila, teklatua eta sagua– zozketatuko dira.