Kurtzebarriko ikasleak oso parte-hartzaileak izan dira eta esperientzia polita izan da. Guri laguntzeko prest daudela esan dute: agian, bigarren eskuko merkatu bat antolatuko dute dirua biltzeko.
Jendearen laguntzari esker materiala Senegalen dago baina oraindik elkarteak 500 euro zor ditu. Horri aurre egiteko bideak zabalik ditugu: bizum bidez –05509– eta transferentzia eginda –Laboral Kutxa: ES60 30350002 16 0020077455–.
Animatu gutxi falta da eta!
Mbam-en oso eskertuta
Esan beharra dugu erantzuna oso positiboa izan dela eta hurrengo proiektua martxan dagoela: erditze ondorengo gela. Aretxabaletako, Bergarako eta Eskoriatzako Udalen laguntzak jaso ditugu horretarako.
Mbam herriko alkateak eskutitz bat bidali zuen eskerrak ematen eta zuekin konpartitu nahi ditugu, denoi zuzenduta dago eta. Hona hemen:
"Partaide agurgarriak,
Eskerrak eman nahi dizkizuet.
Izan ere, duela hiru hilabete osasun materiala eskaini zeniguten. Eta gaur ere keinu bera errepikatu nahi duzue, eskolako materiala eskainiz.Mbam udalerriko biztanle guztiak oso eskertuta daude eta eskerrik asko esaten dizuete.Yaakar elkartea, izandako keinuengatik, betiko geratuko da iltzatuta gure komunitatearen historian. Eskerrak eman nahi dizkiet gizon eta emakume horiei, gu zoriontsu egiten ahalegindu direlako.