Material asko jaso genuen; zehazki, bidali ziren Debagoieneko Ospitaleak emandako errehabilitazio oheak, Aretxabaleta Lanbide Eskolako, Arizmendi ikastolako, Kurtzebarri Eskolako eta Arrasateko eskolako ikastetxeetako mahaiak eta aulkiak, eta Laboral Kutxak emandako informatika materiala.
Edukiontzia bidaltzeko diru bilketa kanpainan komunikabideen eta bertako eskolen laguntza jaso genuen. Laguntza horri esker eta jende anonimoaren dirulaguntzari esker edukiontzia ordaintzeko dirua lortu genuen eta opari hau Senegalera eramatea lortu dugu.
Material horri bizitza berri bat ematea oso pozgarria dela esan behar dugu elkartetik. Botatzeko zen material hori berriro erabilgarria izango da bigarren bizitza bat emanda, eta benetan beharra duten eta eskertu agertu diren pertsonentzat izango da.
Hemengo guztion esfortzu txiki bat Senegalen opari handi bat bezala jasotzen da eta jende askoren bizitza hobetuko du.