Euskararik gabe, Nafarroa!

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Zubizarreta 2014ko abe. 4a, 00:00

Gaur, urteko azken hilabeteko lehen eguna den honetan, aste interesgarri bati hasera ematen ari gara.

Euskararen aldeko aste berezi bati. Kanpainako leloak, euskarak 365 egun behar dituela aldarrikatzen du eta hala ez den artean, nekaezin jarraitu beharko dugu "euskaltzaleon auzotik euskararen herrira" transitatzen.

Motiborik badugu euskaltzaleok, Ziburuko Kaskarotenia ikastolaren aurkako erasoa edo Nafarroan euskara jasaten ari den zapalkuntza egoera ezagututa, baina bai eta ere euskarazko irrati bat sintonizatzea zenbat kostatzen zaigun kontutan hartuta edo lehen hitza euskaraz egitea zaila egiten dela konprobatu ondoren.

Ez du gure hizkuntzak beharrezko zukeen aitortza eta horregatik ere merezi du euskararen eguna ospatzeak; errebindikazioa bezainbat ospea ere behar duelako; datorren asteazkena da hartarako bereziki hautaturiko eguna. Ez hutsik egin! Izan ere, zein arraroa den, euskararik gabe Nafarroa; bai asteazken honetan bai eta beste 364 egunetan ere. 

Eta ospakizunetan hasiz gero, badugu geure hizkuntzari bultzada emateko bigarren aukera ere: 5etik 8ra bitartean, Durangoko Azoka ospatuko da. Animatu! Eta kukutxo bat egin. Lau egunez daukazue aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak